...

Bizitza berri bat hasi – Maria Pardo

Argitalpena: Hazkuntzan bidelagun 0 eta 3 urte bitartean

María Pardo irakaslea eta psikopedagogoa da, eta irakasten eta aholku ematen ibili da Euskadiko Hezkuntza Sisteman.

0 urtetik 6 urtera bitarteko hezkuntza-etapan sakondu du, eta,horri esker, Euskadiko 3 urtetik 6 urterako Haur Hezkuntzako Programaren koordinatzaile kargua bete du, eta hezkuntza-tarte horretako curriculum-proposamena egin du.

Haurreskolak abiarazten lagundu du, hasieratik: ikastetxeetan hartzen diren 0 urtetik 2 urte bitarteko umeen curriculum-proposamena egin du, eta hezkuntzako langileen prestakuntza diseinatu eta
koordinatu du.

Gizakia emozio, erlazio eta kognizioaren subjektu gisa ulertzen du, eta horrek markatu du haren bizi- eta lanbide-ibilbidea, eta neurologia, psikologia eta pedagogiaren harremanean sakontzera bultzatu du. Interes eta jakintza horiek jasotzen dira liburu honetan, bizitzaren lehen urteak aztertuz.

Liburua , egilearen arabera, karrera profesional baten amaierako puntua da. Karrera profesional horretan, pertsonaren garapen harmonikoari buruz duen ikuspegi teorikoa zabaldu du hainbat txosten eta idazkiren bidez, betiere, praktikatik abiatuta.

Seraphinite AcceleratorOptimized by Seraphinite Accelerator
Turns on site high speed to be attractive for people and search engines.