Hezkuntza premia bereziak
“ Hezkuntza premia bereziak haurreskolak partzuergoan”. Mendia, R.
Dokumentu honek HAURRESKOLAK Partzuergoko hezitzaileak orientatu nahi ditu hezkuntza premia bereziak dituzten edo izateko arriskua duten haurren ardura hartzen dutenerako.
Hezitzaile guztiek dakite zein garrantzitsua den hezkuntza eta laguntza goiztiarra aniztasun funtzionalak dituzten haurrentzat, haien garapenaren zenbait alderdi indartzeko eta hezkuntza premia bereziak dituzten jakiteko eta aurreikusteko.
HAURRESKOLAK Partzuergoko haurreskolen funtzioa ez da errehabilitazioko eta habilitazioko programak garatzea; laguntza goiztiarraren esparruan lan egiten duten erakundeen eginkizuna da hori. Hezkuntza eta laguntza programaren bitartez, aurrekoek egiten duten esku-hartzea indartzea, osatzea eta jarraipen laguntza ematea da haurreskolen funtzioa, zerbitzua ematen duten erakundeekin batera lan eginez.
Aipatu behar da Partzuergoko haurreskoletan egiten diren hezkuntza eta laguntza jarduerek osatu egiten dutela beste erakunde batzuetan haurrak goiz hartzeko egiten duten lana. Horretarako, aurreikusitako hezkuntza proiektua garatzen da haur guztientzat, eta arreta berezia jartzen da aniztasun funtzionalak dituzten haurrengan.
Lan horrek oinarri hauek ditu: behatzea, komunikazioa eta mintzaira bizkortzeko ahalegina, motrizitatea, gizarteratzea eta abar lantzea, guraso edo tutoreei informazioa ematea, laguntza goiztiarra ematen duten erakundeekin harremanetan egotea eta beharrezkoak diren zerbitzu zehatzak ematea.
Haurreskolak Partzuergoko haurreskola bakoitzaren hezkuntza proposamenetan, haur guztiekin landu beharreko alderdi horiek kontuan hartu behar dira.