Behin betiko zerrendak
Baremazioa eta birbaremazioa: Erreklamazioen ebazpenak
Haur Hezkuntza Hezkuntza Sistemaren lehen atala da. Ez da derrigorrezkoa, eta 0-6 urte bitarteko haurrei zuzendua da. Guk 0-3 urte arteko adin tarteari erreparatuko diogu.
Haur Hezkuntzaren helburu nagusia haur guztien garapen integrala eta harmonikoa da dimentsio guztietan- fisikoan, emozionalean, sexualean, afektiboan, sozialean, kognitiboan eta artistikoan-.
Etapa honetan oinarrizko konpetentzien lorpenerako oinarriak garatzen eta finkatzen dira, hau da, era eraginkor batean eremu guztietako arazoak eta bizitzaren egoerak ebazteko behar direnak.
Haurraren bizitzaren etapa garrantzitsuenetarikoa da. Izan ere, haurraren bizitzaren lehenengo uneetan ezartzen dira garapenerako oinarriak: neuronen egiturak sortzen dira, indibidualizazio eta sozializazio prozesuak gertatzen dira, fisikoki hazten dira, eta garapen psikomotorra, intelektuala eta zentzumenezkoa gertatzen dira. Horri guztiari esker, harremanak garatzen dituzte ingurunearekin eta besteekin. Hizkuntza bereganatzen eta garatzen hasten dira. Horren bidez, haurraren nortasuna eratuz joango da, eta etorkizunean gauzatuko dituen gizarte interakzioen eta interakzio intelektualen oinarriak ezarriko dira, hauek direlarik alderdi garrantzitsuenak: gaitasun motorrak, gaitasun kognitiboak, autoestimua, gizarteratze gaitasunak, hizkuntza gaitasunak eta harreman pertsonalak.